Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko uztailak 3, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

AZPEITIA

2009-07-02 | 17:05:40

Etxebeltzeko BOEko etxejabeek Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdiei

Auziari irtenbidea emateko hainbat bide aztertu ondoren hartu dute erabakia kaltetuek

Etxebeltz-Izarran babes ofizialetako etxebizitza (BOE) egokitu zaienek Hirigintzako Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdi politikoei. Gainera bide horri ahalik eta azkarren heltzeko eskatu dute, «horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriz, behar diren konpromisoak hartuz eta behar den borondate politikoa ipiniz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau». Arazoari irtenbidea emango dieten hainbat bide aztertu ondoren hartu dute kaltetuek arauak berriro garatzearen aldeko erabakia. Horrez gainera, arauak berriro garatzeko aurrera eraman beharko diren pausoak eta denbora-tarteak «zehatz eta xehetasunez» islatuko dituen agiri bat egitea eta agiriaren edukia «betetzeko konpromisoa» ere eskatu dute Etxebeltz-Izarrako kaltetuen taldekoek.

Ez du erantzunik

Gaztetxearen lehen urteurrena ospatzeko ekimenak abian dira

ZUMAIA

2009-07-02 | 15:12:10

Gaztetxearen lehen urteurrena ospatzeko ekimenak abian dira

Uztailaren 9an Gaztetxeak urtebete egingo du, eta ordura bitartean ospakizun ekimenak egiten hasi dira

2008ko uztailaren 9an herriko gazte batzuk azken urteetan hutsik zegoen Erkibe Etxean sartu, eta Gaztetxe bihurtu zuten eraikina. Ordutik hamaika ekimen egin dute bertan, eta lehen urteurrenera iristeko egun batzuk falta badira ere, gaur bertan hasiko dira eurentzat hain esanguratsua den data hori ospatzen. Goizean Gaztetxea apaintzeko auzolanean aritu dira, eta 22:00etatik aurrera, berriz, biotopoari buruzko hitzaldia eskainiko du Zumaiako Natur Taldeak Gaztetxean bertan. Egunez egun egingo dituzten ekimenez gain, ordea, egun hauetan guztietan «etxebizitza eskubidearen aldeko akanpada» egingo dute Gaztetxe kanpoan, eta bertan nahiz urteurren ospakizunetan parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak.

Ez du erantzunik

Pablo Turrillas da Anaitasunako talde nagusiaren entrenatzaile berria

AZKOITIA

2009-07-02 | 14:13:45

Pablo Turrillas da Anaitasunako talde nagusiaren entrenatzaile berria

Anaitasunako Zuzendaritza Batzorde berriak atzo aurkeztu zuen, Txerloian

Pablo Turrillasek (Deba, 1963) zuzenduko du Anaitasuna Futbol Taldearen lehen taldea. Debarra (argazkian eskuinean, Anaitasunako lehendakari Javier Zubizarreta alboan duela) futbol jokalaria izandakoa da eta hainbat talde entrenatzen ibili da azken 15 urtetan, hala nola, Ondarroako Aurrera, Durango, Gernika, Elgoibar eta Arenas Getxo. "Ilusioz beterik eta lanerako gogoz" dator Turrillas Azkoitira eta helburu nagusi bat duela: "Anaitasuna mailaz igotzea".

Ez du erantzunik

ZESTOA

2009-07-02 | 13:24:57

«Errespetu faltagatik» eten egin du Romerok Batzar Nagusien bilera

Alazne Olaizolak legez kanporatutako ezker abertzaleko kide bati hitza ematean eten du saioa Batzarretako lehendakariak

Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusi Ibiltariak osoko bilkura izan du Zestoan. Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero sozialistak, ordea, bertan behera uztea erabaki du bilkura hori Zestoako alkate Alazne Olaizolak ezker abertzaleko Gabi Isasa "batzarkide legitimoari" hitza eman ostean. "Protokoloa hautsi dela-eta", batzarkideak aretotik atera dira. Isasak mintzaldia amaitu duenean berriro sartu dira guztiak. Romerok orduan, adierazi du Batzar Nagusien Mahaiak aho batez onartu duela "Batzar Nagusien erakundeari agertutako errespetu faltagatik" saioa bertan behera uztea.

Ez du erantzunik

AZKOITIA

2009-07-01 | 10:41:14

Inazio Uria zenari emango diote Antonio Oteiza Fundazioaren Ekintzailearen I. Saria

Ostiralean, uztailaren 3an, 11:00etan izango da ekitaldia Antonio Oteiza Gunean

Antonio Oteiza Fundazioak ETAk iazko abenduaren 3an hil zuen Inazio Uria enpresaburu azpeitiarrari emango dio sortu berri duen Ekintzailearen Saria. Ekitaldia datorren ostiralean egingo dute, Azkoitiko Aingeru Kalearen 32.ean dagoen Antonio Oteiza Gunean. Sari banaketaren ondoren, Antonio Oteizaren arte eriljiosoaren erakusketa irekiko dute bertan.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Urola Kostako Hitzak 5 urte

Lara Madinabeitia

urola-kostakohitza.iragarkilaburrak.com

Iragarki berrienak

2009-07-01

Denetarik - Harremanak

Neska euskalduna

2009-06-29

Lana - Langile bila

Zerbitzaria behar da

2009-06-29

Denetarik - Salgai

Harategia salgai

 

Blogak

2009-06-24 10:43:20

Gari Berasaluze | Itsasontzi gorri bat

Ni ere koldar hutsa naiz

Erantzunak: 0

2009-06-23 13:12:43

Aitor Manterola | Futbolsofatzen

Bai, nahi dut

Erantzunak: 0

Agenda

Haur Parkea

Haur Parke Erraldoia: Itsaso Parkea
ZUMAIA, Puntanueta auzoan - 2009-07-03

Jaiak

Elkano auzoko festak
ZARAUTZ, Elkano auzoa - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudia

Izoztutako tximista ikusgarriak

Izoztutako tximista ikusgarriak

Igande arratsaldean dardarka jarri zen eskualdea. Euri zaparradez gain, txingor jario gogorra izan zen, trumoiak borborka, eta noski, tximistak etengabe. Normalean, begirik azkarrenek ere lanak izaten dituzte tximistak garbi ikusteko. Lorentxo Portularrumek lortu du tximistak izoztea. Modu ikusgarrian, gainera. Lorentxo Portularrume

Bat-batean

Esaldia

Eskaladak dena eman dit. Eskalatzen hasi ez banintz bestelakoa nintzateke Gorka Karapeto (Berria, 2009-01-09)

Eztabaidak

Urola-kosta

Zer iritzi duzu abortuaz?

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Bilgune Feministak abortatzeko eskubidea norberak izatea aldarrikatu du, "abortuak libre eta doan" izan behar duela esan dute. Zer iritzi duzu zuk honi buruz?

Jasotako azken mezua:

maitane | 2009-05-12

Gaur egungo legearen arabera ezin da abortatu supuesto oso zehatzetan izan ezik eta hortik kanpora p...(+)

Inkestak

Urola-kosta

Eskualdean dagoen garraio zerbitzu publikoa nahikoa al da?

Bai, nahikoa da    Ez, autobus eta tren gehiago jarri beharko lirateke   

 

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

Lege Informazioa